Timoteo Jauna

Por Basozaina

Timoteo eta Simona ezkontza egunean

Gaur egun Gaztelu herrian ondo bizi da, etxe dotore asko dago, ia ia jauregiak, etxe berriak, zaharberrituak eta berregiteko eta bukatzear baten bat edo bi ere bai. Alde horretatik eta krisisa izan arren nabari da ez dagoela arazo handirik.  Egia al da hori?
Orokorrean exteak ez baina mendiko bordak arrisku bizian daude, duela bi urte adibidez Aragorreko beheko borda kolapsatu egin zen elurte baten ondorioz, borda ikaragarri eder eta handia zena, baina inguruko belazean pinudia landatu, mendiko abelzaintza gero eta gutxiago landuz, eta.... akabo, holakoak erabiltzen ez badira, gero ala lehen suntsitzen dira.
Ba, laguna, Gazteluko bizilaguna, gazteluarra, hona hemen Timoteo Jauna eta Timoteoren txabola, garai bateko ikurra, Aitzulu paraje aldean dagoena, bitxia, txikia, borobila, kare harriz egindakoa, teilatua lurraz berriz, 1.951ean eraikia, Timoteo Gabirondo jaunak bere eskuz propio egindakoa, gazteluarraren ARTZAI baten lan ederra.

Timoteo Gabirondo, Rosita alabarekin

Ba, Timoteoren txabola arriskuan dago, gaur egun arte bere jabea Joxantonio Gabirondo "Xarrak" zaindu egin du, txukundu, garbitu, apaindu, lizar adarraz inguratu, baina, osasun txarra eta bere baserritik urrunegi dagoen txabola, zaila, oso zaila egiten zaio, urtero behar den mantenimendu lanak bakarrik burutzea.

Timoteoren txabola 2010ko urtean

Egia esateko Timoteoren txabola eta zaharki bezala ez du balio handirik, esan daiteke egin berria dela, baina kontu izan holako txabola ez dagoela Euskalerrian, Bardeetan eta Kastilla aldean bai, beraz bitxikeri hutsa, agian Timoteo gerra garaian Burgos aldean pasatutako sei urtez ondoriokoa.
Txabola, Aitzulu belaze aurrean dago, pista ona ondoan kotxez ailegatzeko, malda txiki batean.... baina inguruko zorua, inguruko lurra mugitzen ari da, eta orma harriak nabarmenki ari dira mugitzen; peritaje behar beharrezkoa da, uste dut ezer ez eginez gero, bizpahiru urteetan eroriko dela.
Txabolaren inguruko lizar babesa, betiko babesa egin beharko zuen, burdinez, enkofratua, eta abar.

Timoteoren txabola 2012ko irailean


Deia larria da hau, karrasia, amorrazioz egindakoa, errespetorik ez daukagulako gure arbasoen lanaz, urrezko zezen baten atzean gabiltza korrika, norabiderik gabe, eta begi aurrean atzokoa galtzen, etorkizunik gabe ari gara geratzen.
Gazteluarra, zure esku dago Timoteoren txabola berreskuratzea, baina oso denbora gutxi duzu, gero ez kexatu.... eske ez nekiela!
AIZU! Lan egin.