Hurrengo artikuluaren egilea: Jose Luis Egaña, Berastegi 2012
Blog: Mugarriak
Urtoko Mikelete etxea
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aurrezki Kutxa Probintzialaren administrazioak lagunduta, sortu zuen mikelete-taldea 1839ko irailaren 24an. Ordena publikoa bermatzea zen talde horren helburua.1933tik aurrera zabaldu ziren mikeleteak Gipuzkoa osoan, eta 61 talde inguru eratu ziren. Horien artean Urtokoa. Nafarroa eta Gipuzkoa artean pasatzen zen merkantziagatik zergak kobratzea eta istripuren edo ezbeharren batean zauritutakoei laguntza ematea zen haien betebeharra.
Juan Mujika eta familia
1891ko irailaren 20an, udaletxean, enkantea egin zen Urtoko mikelete-etxearen lanak egiteko. Beasaingo Jose Angel Lasak hartu zuen beregain zeregin hori, eta 9.558,74 pezeta kosta zen. Hilabete gutxiren buruan lau mikelete ziren bertan.Juan Mujika, Martina Aurkia eta alabak
Juan Mujika mikeletea eta Martina Aurkia ezkondu zirenean, mikelete-etxera joan ziren bizitzera. Gazteluarrak ziren biak, Prasenea baserrikoa Juan eta Argaratekoa Martina. Lau alaba izan zituzten: Maria, Francisca, Josefa eta Cristina.36ko gerra
36ko gerran, errepublikanoak zetozela-eta, bi alaba zaharrenei fusila eta eskopeta oilategian gordetzeko agindu zien Juan Mujikak. Urte hartan bertan, uztailaren 23an, Tutor komandantearen agindupean, Leitzatik abiatu eta Indianaborda baserriaren inguruetan jarri ziren errekete nafarrak; Gipuzkoako aldean, berriz, mikeleteak eta errepublikanoak. Tiroak izan ziren alde bateko eta bestekoen artean, eta han hil zen San Martin de Unx-eko Joakin Muruzabal erreketea.
Urtoko Mikelete extea
Mikelete eta errepublikanoek atzera egin behar izan zuten, Berastegi aldera, baina Artaleku inguruan erreketeek enboskada egin eta hantxe, Juan Mujikaren ondoan, hil zen mikelete bat. Ondoren, errenditu egin ziren fusil baten puntan zapi zuria jarrita. Atxilotutako guztiak Iruñeako San Cristobal kartzelara eraman zituzten.Urtoko borrokaldia hasi baino lehentxeago, Martina ama eta bere lau alabak Berastegiko Elaundeazpi baserrira ihes egin zuten, han bizi baitzen Martinaren ahizpa. Elaundeazpin zegoela jakin zuen Martinak izandako liskarrean mikelete bat hil zela. Senarraren deskribapena egin behar izan zuen hildakoa Juan ote zen jakiteko.
Iruñeako Baleztenatarrek egin zuten Juan Mujikaren alde, eta kartzelatik ateratzea lortu zuten. Baleztena familiak uda Leitzan pasatzen zuen eta, telefonoz deitu behar zutenean, Urtoko mikelete-etxera joan ohi ziren. Handik ezagutzen zuten Juan Mujika.
Leitzalarrea 1898ko uztailaren 10ean
Bi bandoen arteko gerra bukatu zenean, ama eta lau alabak etxera itzuli ziren. Hutsik aurkitu zuten, mikeleterik ez zegoela aprobetxatuta, hustu egin baitzuten. Bala-zuloak zeuden paretetan, han gertatutakoaren berri ematen zutenak.Etxeko bizilagunak
Muntuate mikeletearekin eta haren familiarekin batera bizi izan ziren Mujikarrak lehen urteetan. Ondoren, Nikolas izeneko bat etorri zen, eta atzetik Mariezkurrena eta haren sendia. Hurrengoa Jose Zurutuza izan zen, Juan Mujikaren alaba Josefarekin ezkondu zena. Azkenengoa, Enrique Palacios bere familiarekin.
Mikelete etxea
Juan Mujika 65 urterekin hil zen, eta haren emaztea geratu zen etxearen kargu. Urte batzuk pasa ondoren, Aldundiak etxea utzi behar zutela esan zieten, bertan drogarekin arazoak zituztenak sendabidean jartzeko zentro bat egin behar zela-eta. Hala, 74an, Juan Mujikaren familiakoek Indianabordako lursail bat erosi eta etxea egin zuten Leitzako Erreka auzoan. 80 urterekin hil zen Martina, haren alabak, berriz, bizi dira.
Mikeleteak
Etxearen suntsiketa
Drogazaleen zentroak ez zuen kudeaketa ona izan, eta Aldundiak, etxearen egoera kaxkarra ikusita, botatzea erabaki zuen. 1989ko abuztuaren 10ean onartu zen mikeleteen etxea behera botatzea 379,998 pezetatan. Handik egun gutxira, liskarrak saihesteko asmoz, gauez txikitu zuten eraikina.